Hitzaldia: “Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak”

“Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak” izeneko hitzaldia, non zaintza eta etxez etxeko lan esparruan jorratzen diren lan harremaneei buruz eztabaidatuko da.

Azker urteotan, euskal gizartearen zahartze joeraren ondorioz, handitu da zaintza eta etxez etxeko lanbidea. Horretan parte hartzen duten gehienak emakumeak dira, batez ere atzerritar jatorrizkoak.
Lan esparru horretan jokatzen diren harremanak, baldintzak, egoerak, gatazkak, langileen eskubideak, aukerak eta aldarrikapenak izango dira hitzaldi ireki honetan eztabaidatuko diren gaiak.

Hizlaria: Liz Quintana (abokatua, Etxekotu Gabeko Emakume Langileak taldearen kidea).

Antolatzaileak: Gizartekintza (Aniztasun kulturala atala eta Berdintasun Zerbitzua) eta Mundu bat kooperatiba elkartea.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Familia Politikako eta Aniztasun Zuzendaritza.

Tokia: Portalean (3.solairuko ikastaro gela).

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude