Galdakao morez margotuko dugu aurtengo M8an

Martxoak 8 (Emakumeen Nazioarteko Eguna) omentzeko, Galdakaoko Udalak feminismoen inguruko hainbat ekintza antolatuko ditu aste osoan zehar. Honako ekintza hauetan parte hartuko du MKE Kooperatibak, Etxekotu gabeko Emakume Langileak taldearekin eta Mundubat Fundazioarekin batera:

– Martxoaren 2tik 14ra, 17:30-20:30: “Ez neskameak ez etxekotuak. Emakume langileak gara” argazki erakusketa.

– Martxoak 3, 18:00-19:30: Erakusketaren aurkezpena.

– Martxoak 11, 18:00-19:30: “Etxeko eta zaintzako langileen aldarrikapenak eta errealitatea” topaketa.

‘Truke App’ kaleratu dute, erakunde sozial eta herri mugimenduentzako sare soziala

MKE kooperatibak online aplikazio berri bat aurkeztu du, Hegoaldeko eta Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde eta mugimenduen artean elkarlana eta elkartasuna sustatzeko.

Truke App ‘Zubiak eraikiz’ proiektuko ardatzetako bat da. Proiektu hori MKE kooperatibak bultzatu du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. “Ekimen honekin Hegoaldeko lurraldeetako mugimendu sozial eta herri mugimenduen arteko elkarrikasketa espazioa bultzatu nahi dugu”, dio Josefina Roco Sanfilippok, kooperatibako gizarte eraldaketarako hezkuntza alorreko arduradunak. “MKEk Kolonbia, Honduras, Bolivia, Etiopia, Senegal eta Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeekin egiten du lan, baina Truke App edonongo erakundeentzako da”.

Hemen sar daiteke aplikaziora: truke.app (ez da instalatu behar). Bertan, erakundeek elkarren artean ikasi dezakete, loturak sortu eta erresistentzia-ezagutzak eta estrategiak partekatu.

Sare sozial solidarioa

Facebooken atzerako itxura du Truke App-ek: argitalpenak eta iruzkinak idatzi daitezke, ekitaldiak partekatu, inkestak egin… Baina ezberdintasun nabarmena dute. Truke erakunde sozialentzako eta herri mugimenduentzako da soilik.

Espazio segurua da Truke App. Bertan, erakundeek argitalpen pribatuak egin ditzakete (bakarrik erabiltzaileek ikusteko), baita irekiak ere, truke.app webgunean sartzen den edonork ikusteko.

Espazio birtuala sortzearen aldeko apustua “bereziki garrantzitsua da pandemiaren testuinguruan, sistema-krisi batean gaudelako eta kriminalizazio eta zapalkuntza egoera asko gertatzen ari direlako, baita oinarrizko eskubideen urraketa ere”, aipatu du Rocok.

App horrekin batera, badaude proiektua osatzen duten beste elementu batzuk. Esaterako, ‘Zubiak eraikiz’ podcasta eta audio horiekin bat egiten duten bideo labur bilduma bat. Podcast horretan, munduko lurralde anitzetako erakundeek haien esperientziak partekatzen dituzte. “Diskurtso kolektiboa lortu nahi dugu, itxuraz zerikusirik ez duten praktiken artean loturak sortuz, funtsean asko baitute amankomunean”, azaldu du gizarte eraldaketarako hezkuntza alorreko arduradunak. Podcastak 12 atal izango ditu osotara eta hamabost egunero kaleratuko dira. Hemen entzun daiteke lehenengo irratsaioa.

Pardaidetzarako deialdia

Erakunde sozialek edota herri mugimenduek informazio gehiago nahi badute edota erabiltzaile bat sortu nahi badute, honako helbidera idatzi dezakete: epts@mke.eus

Jada egin dituzte hainbat aurkezpen saio Hegoaldeko eta Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeekin, baina aplikazioa oso erabilerraza eta intuitiboa da.

MKE fESStara batu da

La fiesta estuvo pasada por agua, pero en ningún momento se perdió el espíritu de celebración en la 7º Edición de la Economía Social y Solidaria de Euskadi (ESS) que tenía la consigna de ser una FIESTA con mayúsculas de las diferentes alternativas del mercado social.

La fESSta se llevó a cabo en el Mercado del Ensanche de Bilbao, el 8 y 9 de noviembre de 2019. Fueron dos días de encuentro, compartir y aprender entre los diversos colectivos que buscamos construir una economía distinta al mercado capitalista. Ahí llegó el equipo de MKE que desde el campo de la cooperación genera acciones de formación, investigación y asistencia técnica. “Damos respuesta a los múltiples retos de la cooperación al desarrollo, tanto en su aspecto más general como en aquellas temáticas específicas que permiten abordar las complejas y diversas realidades del sector”, explicaron.

Los distintos espacios temáticos, convertidos en verdaderos “txokos”, se fundían con las microcharlas y los talleres. El ambiente de feria lo completaba el público que fiel a la cita con la ESS recibía las nuevas propuestas de los hombres y mujeres que trabajan por encontrar salidas económicas con los valores del humanismo. La oferta era amplia y casi todo el mundo hizo el cierre a la 7º Edición de la fESSta con las catas  y degustaciones en la txosna, otra expresión de lo mejor de la cultura culinaria vasca.

Informazio gehiago:

Hitzaldia: “Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak”

“Zaintza eta etxez etxeko langileen eskubideak” izeneko hitzaldia, non zaintza eta etxez etxeko lan esparruan jorratzen diren lan harremaneei buruz eztabaidatuko da.

Azker urteotan, euskal gizartearen zahartze joeraren ondorioz, handitu da zaintza eta etxez etxeko lanbidea. Horretan parte hartzen duten gehienak emakumeak dira, batez ere atzerritar jatorrizkoak.
Lan esparru horretan jokatzen diren harremanak, baldintzak, egoerak, gatazkak, langileen eskubideak, aukerak eta aldarrikapenak izango dira hitzaldi ireki honetan eztabaidatuko diren gaiak.

Hizlaria: Liz Quintana (abokatua, Etxekotu Gabeko Emakume Langileak taldearen kidea).

Antolatzaileak: Gizartekintza (Aniztasun kulturala atala eta Berdintasun Zerbitzua) eta Mundu bat kooperatiba elkartea.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Familia Politikako eta Aniztasun Zuzendaritza.

Tokia: Portalean (3.solairuko ikastaro gela).

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.