Senegalgo Gizarte–Mugimenduei eta Herri-Erakundeei buruzko azterlana

Cette étude est aussi disponible en français.
An executive summary of this publication is available in English:

Ikerketa hau 2020ko uztailetik abuztura egin da, eta Senegalgo gizarte-mugimenduen zein herri-erakundeen egoera aztertzea du helburu.

Txostena 9 kapitulutan dago banatuta, eta horietako 7 hainbat gairi buruzkoak dira (giza eskubideak, feminismoak eta emakumeen eskubideak, nekazarien mugimendua, baliabide naturalak eta ondasun publikoa, hauteskunde-legea, zerbitzu eskasak eta herritarren eskubideak eta ondorioak).

Kapitulu horietako bakoitzean, gaur egun erreferenteak diren eta hobekien antolatuta dauden herri-erakunde eta -mugimendu nagusien mapaketa egin dugu. Azterlana egiteko, elkarrizketak egin ditugu hainbat plataforma digitalen bitartez (Zoom, WhatsApp eta Skype), baita telefono-deiak ere; izan ere, ezin izan dugu aurreikusitako landa-lana egin, Covid-19ak eragindako pandemiaren gaur egungo egoera dela eta.

Senegalen, 2020ko martxoaren 2an detektatu zen Covid-19aren lehen kasua. Martxoaren 14an, eskolak itxi eta manifestazio eta jende-pilaketa publikoak debekatu zituzten. Martxoaren 18an, aireko espazioa itxi zen, eta hilabete bereko 24an, gobernuak larrialdi-egoera deklaratu zuen, baita etxeratze-agindua ere, 20:00etatik 5:00etara, pandemiaren hedapena geldiarazten saiatzeko, betiere Konstituzioaren 69. artikuluarekin eta 1969ko apirilaren 29ko 69-29 Legearekin bat etorriz. Larrialdi-egoera eta etxeratze-agindua ekainaren 30ean indargabetu ziren.

Horrez gain, ikertzaileak Senegalen bizi eta lan egin zuen 11 urteetan bildutako lan-esperientziatik eta esperientzia akademikotik eratorritako informazioa jasotzen du dokumentuak.

Escucha nuestro podcast 🎧

Conoce 'Tendiendo puentes', el ciclo de podcast que genera un espacio de intercambio entre África, América Latina y Euskadi.