Azaroaren 3tik 27ra, Portugaleteko Salazar Dorretxean egongo da ikusgai ‘Desertuko emakumeen bidaia’ erakusketa, Ana Valiñoren argazkiekin.
Munduz Mundu Kooperatiba Elkarteak (MKE) erakusketa hau antolatu du emakume sahararrek pairatzen duten errealitateaz sentsibilizatzeko eta beren erresistentzia nekaezina goraipatzeko.
Erakusketaren deskribapena:
Saharako memoriak emakume aurpegia du. Herri oso baten biziraupena bizkar gainean eraman duten emakumeak. Erresilientzia irudikatzen dute, beren lurraren okupazioaz eta itzultzeko irrikaz betetako istorio latza ehunduz. Ahaztutako emakume horiei guztiei aurpegia eta izena jartzeko ahaleginean, Ana Valiñok ikerketa proiektu sakon bati ekiten dio memoriaren bitartez.


